Kontabilitate nazionala

Orri honetan jasotzen dira erreferentzia-denboraldian egindako eragiketa ez-finantzario nagusiak (baliabideak, erabilerak eta finantziazio-gaitasun edo -beharrak), bai Administrazio Publikoaren sektore osoak egindakoak, eta baita Estatuak egindakoak ere. Bai eragiketen definizioak, egoztea eta balorazioa, bai erakundeak zedarritzeko erabili diren irizpideak bat datoz Nazioko eta Eskualdeko Kontuen Europako Sistemak (SEC 95) ezarritako arau metodologikoekin. Datu guztiek Espainiako Kontabilitate Nazionaleko 2008 Base berrian adierazitako aldaketa metodologiko eta estatistiko guztiak hartzen dituzte barne.

Nota cambios metodológicos Base 2008 (pdf)

Administrazio publikoak (urteko datuak) Base 2008

Herri Administrazioen sektoreak eta dagozkien azpi sektoreek burututako eragiketa ez finantzarioen bilduma historikoa, 1995. urtetik hasita, 2008ko Baseko kontabilitate nazionalaren baldintzen arabera. Era berean, gastuaren sailkapen funtzionalari dagokion informazioa hartzen da barne, herri administrazioetako zereginen sailkapenari jarraiki (COFOG), SEC 95eko irizpideen arabera. 1995-1999 aldirako BPG ehunekoan agertzen diren datuak 2000 Basean aurkeztuko dira, 2008 Basean ez baitago oraindik aipatutako aldirako informazioa eskuragarri. EINek 1995 eta 1999 bitarteko BPGko datuen berri ematen dituenean aipatutako kontabilitate basean, orri honetan dagokion informazioa sartuko da.

Herri Administrazioak (hiruhilekoko datuak) 2008 Basea

Atal honetan eragiketa ez finantzarioak aurkezten dira, Herri Administrazioen sektoreak eta bere azpi sektore bakoitzak, hiru hilez behin burututakoak, esate baterako: Administrazio Zentrala, Autonomia Erkidegoak, Tokiko Korporazioak eta Gizarte Segurantzako Administrazioak. Eragiketak egozteko eta instituzioak mugatzeko, SEC 95eko arauak eta irizpideak hartu dira oinarri. Autonomia Erkidegoei dagokienez, autonomia bakoitzerako informazioa duen fitxategi bat hartu da barne; datuak osatzeko, Erkidego bakoitzak hornitutako behin-behineko informazioa hartu da abiapuntu. Orri honetan adierazten diren urteko eta hileko datuak bezala, informazioak hartzen ditu barne Espainiako Kontabilitate Nazionaleko 2008 Base berriaren metodologia eta estatistikako aldaketak.

Herri Administrazioak (hileko datuak) 2008 Basea

Honako azpi sektoreek burututako eragiketa ez finantzarioei buruzko hileko informazioa: Administrazio Zentrala, Autonomia Erkidegoak (Erkidegoen araberako xehetasuna) eta Gizarte Segurantzako Administrazioak, kontabilitate nazionaleko irizpideen arabera. Era berean, 2004. urtetik, Estatu eragilearen hileko bilakaerari buruzko informazioa ere eskaintzen da.

  
Estatua. Eragiketa ez finantzarioak: hileko bilduma 2004. urtetik

Europar Batasunarentzako jakinarazpenak, Gehiegizko Defiziteko Prozeduraren barruan

2013. urterako argitalpenen egutegia

Azken eguneratzearen data: 18/6/2013
  • Icono de conformidad con el Nivel Doble-A,
  • XHTML 1.0 Transitional Válido
  • CSS Válido
  • RSS